Web-erabilerraztasunak ahalik eta pertsona-kopuru handiena web-eremura eta haren edukira sartzeko aukera adierazten du, erabiltzaileen nabigatze-testuingurua edo urritasuna edozein dela ere. Nabigatze-testuinguruarekin ondoko hauek adierazi nahi ditugu: gailuak, web-arakatzaileak, interneteko konexioaren abiadura, periferikoak, arakatzailearen konfigurazioa edo ekipoa, ingurumeneko ezaugarriak, etab. Eta urritasunarekin, ikusmeneko, entzumeneko, mugimendurako edo adimeneko arazoak adierazten ditugu.
Honengatik guztiarengatik, bere edukiak atzitzea bermatzen duen web-gune bat sortu dugu, WAI (Web Atzitzeko Ekimena) Lan-Taldeak ezarritako Erabilerraztasun-Jarraibideak betez. Lan-talde hori W3Cko partea da (World Wide Weberako Partzuergoa).
W3Ck ezarritako estandaren erabilera, hala nola, XHTML 1.0 Transitional markatze semantikorako eta estilo-orriak kaskadan (CSS) diseinurako, ahalbidetzen dute web-gunea zuzen ikustea gailu eta plataforma desberdinetan, eta bere edukia egoki inprimatzeko aukera ere ematen du
Ergohobe web-guneak ondoko puntuak betetzen ditu: :
W3C WCAG 1.0ko "AA" Mailarekiko adostasun
Web 1.0 edukia erraz atzitzeko Jarraibideak AA mailarekin betetzen dituela adierazten du. Estekak erabilerraztasun-mailei eta ikonoen erabilerari buruzko adierazpenetara eramaten du.
CSS-2
Erabilitako estilo-orrien sintaxia zuzena dela adierazten du. Estekak W3Cko estilo-orriak kaskadan balidatzeko gunera eramaten du.
Letra tamaina aldagarria
Web-gune honetako orrien diseinuan, unitate erlatiboak erabili dira, adibidez, testuen tamainan. Orriak edozein bereizmenetan ikusten dira zuzen eta erabiltzaileak testuaren tamaina alda dezake aukera hori eskura badauka.
Internet Explorer: CONTROL + (+) ó (-).
Internet Explorer: CONTROL + (+) ó (-).
Mozilla: CONTROL + (+) ó (-).
MacOS: COMANDO + (+) ó (-).
Webgunearen mapa
Erabiltzaileak web-guneko orrien indizea aurkitu ahal izango du gunearen maparen bidez.
Nabigazio ibilbidea
Erabiltzaileak beti jakingo du zein atal/azpiataletan dagoen nabigazio-ibilbideari esker. Hau orriaren goialdean aurkituko du.
Teklatuaren sarbideak:
Internet Explorer: ALT + Sarbide-tekla (Askatu) eta Enter.
Mozilla: ALT + Letra larriak + Sarbide-tekla.
MacOS:CONTROL + Sarbide-tekla.
Teclas de acceso
1Gaztelania
2Euskera
3English
4Hasiera
5Ergohobe
6Proiektuak
7Dokumentazioa
8Praktika onak
9Laguntza-produktuak
10Kontaktua
11Bloga
12Ohiko galderak
13Profil arrunta
14Kontraste altua
Artxiboen deskarga
Webgune honetatik jaitsi daitezkeen artxiboak RTF edo PDF artxibo bezala sortu dira, eskuratzeko errazak.