Ergohobe, Lantegi Batuak-ek garapen sozio-laboralari begira sortutako laguntza-teknologien zentroa da, eta gure esperientzia, ezagutza eta berrikuntza erabiliz, urritasuna duten pertsonek lan-eremuan autonomia pertsonalik handiena lortzea da helburua.
Lan integraziorako saio eta garapen praktikoak burutzen dira lankidetzan, lantokiaren egokitzapenaren bidez, laguntza-produktuen bidez, eta ergonomia, erabilerraztasun eta urritasuna duten pertsonentzako formazioaren bidez.
Urritasuna duten pertsonak lan merkatura hobeto egokitzea.
Urrituek, eremu sozio-laboralean, dituzten beharrizan bereziei erantzun pertsonalizatua ematea.
Elkarri eragitea, barne zein kanpo mailan (erakunde, ekimen pribatuak edo kolektiboak, etab.).
Urritasuna duten pertsonak enplegu arruntean txertatzeko erreferentea izatea.
Eskatutako lan-profiletan dagoen konpetentzia-bitartea murriztea.
Urritasuna duten pertsonentzako aukera berriak aztertzea.
Berrikuntza urrituen gizarteratze, autonomia pertsonal eta bizi-kalitatearen alde.
Zailtasun handienak dituzten pertsonen gizarteratze eta laneratzea erraztea.
Urritasuna duten pertsonen lantokiak egokitzeko orduan erreferentea izatea.
I+G+b programen garapena sustatzea laguntza-teknologien eremuan.
Egokitzapen ergonomikoa eta laguntza teknikoen ezarpena lan-eremuan.
Urritasuna duten pertsonen formazioari, ikaskuntzari eta trebakuntzari aplikatutako teknologia.
Ezagutza eta praktika onak dibulgatzea.ERGOHOBE programa (Ergonomia eta Hobekuntza hitzekin sortutako akronimoa) 1999 urtean hasi zen eta honen helburua, Lantegi Batuak-en tailer eta zerbitzuetan, arian-arian, lantokietako eta lanaren beraren antolakuntzaren hobetze ergonomikoaren urteroko proiektua ezartzea da, urritasunen bat duten pertsonen lan-tokien egokitzapena lortzeko eta lan-zentroetako oztopo arkitektonikoak ezabatzeko. 2007az geroztik, Ergohobek irismena anplifikatu du, gaur egun garapen sozio-laboralari aplikatutako teknologia-zentroa bilakatu delarik.
Ergohobek aurrera egin du ondoko hauetan neurri berritzaileak ezarriz: prozesuen indibidualizazioa, atzemandako merkatu-hobi berriei lotutako lan-profilak detektatzen, plan konpetentzialak, formazio-diagnostikoak, egokitzapen ergonomikoak eta lan-tokien diseinua eta prozesuen berrantolaketa.

Lantegi Batuak irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta 25 urte darama industria eta zerbitzu jardueretan ahalik eta lan-aukera normalizatuenak sortuz, pertsonei, enplegu arrunta lortu arte, gizarteratze eta laneratzerako ibilaldi bat burutzeko aukera ematen diena.
Ergohobe osatzen dugunok disziplina anitzeko talde bat gara. Honela, enpresako medikuntza, ergonomia, segurtasuna eta lan-osasuna, gestioa eta antolakuntza, lan-psikologia, orientazioa eta prestakuntza, etab., har ditzakegu kontuan.