Ohar honen bidez, Ergohobek, Norberaren Datuen Babesari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikulua betez, gune honetako erabiltzaileei ezagutara ematen die norberaren datuen babeserako politika, haiek erabaki dezaten, modu zehatz, aske eta borodatezkoan, gune honek eska diezazkiekeen datuak Ergohoberi eman nahi dizkioten ala ez.
Ergohobek datuen babeserako politikan beharrezko edo egoki irizten dion edozin aldaketa egiteko eskubidea gordetzen du berarentzat, edo lege eta jurisprudentzia-aldaketengatik edo sektorean ohikoak diren beharrezko egokitzapenengatik. Horrelakoetan, Ergohobek testu berria argitaratuko du web-gunean, erabiltzaileak Ergohoberen pribatutasun-politika eguneratuaren berri izan dezan uneoro. Dena dela ere, erabiltzaileekiko harremana, web-gunera sartzean aurreikusten diren arrauetan oinarrituko da.
Aldi berean, erabiltzaileei informatzen zaie norberaren datuen trataera automatizatuaz eta hauek Ergohoberen ardurapean dagoen norberaren datuen fitxero batean sartuko direla.
Beren beregi, kontrakoa adierazten ez bada, beharrezkoa izango da formularioaren eremu guztietako datuak betetzea. Beharrezko irizten diren datu guztiak ematen ez badira, Ergohobek erabiltzailea ez erregistratzeko aukera edukiko du.
Ergohobek, gune honetako orrietan jarritako formularioen bidez, erabiltzaileen datu pertsonalak biltzen ditu eta, "Web kontaktuak" izeneko fitxategi batean jartzen ditu. Fitxategia, Datuen Babeserako Agentzian behar bezala inskribatua dago eta bere helburua da analisi estatistikoak egitea, fitxategian dauden pertsona eta erakundeei informazioa ematea eta Ergohoberen ekintza, argitalpen, produktu eta zerbitzuei buruz duten iritzia jakitea.
Fitxero honek ez du aurreikusten datuen lagapena edo komunikazioa. Ergohobek ez dio inola ere erabiltzailearen informaziorik beste inori emango
Erabiltzaileak formularioetan jartzen dituen datuek egiazkoak, zuzenak, osoak eta eguneratuak izan behar dute. Formularioak datu faltsu, oker, osatu gabe edo eguneratu gabeekin betetzeagatik, Ergohoberi edo beste inori, zuzen zein zeharka, gerta dakion edozein kalteren ardura erabiltzailearen izango da soilik.
Adin txikikoa bazara, aldez aurretik zure guraso edo tutoreen onespena behar da gune honetako formularioetan zure datu pertsonalak jarri baino lehen. Ergohobek ez du inolako ardurarik izango betebehar hau ez gordetzeagatik.
Erabiltzaileak edo ordezkatzen duen pertsonak edozein unetan erabil dezake datuak atzitu, zuzendu, ezabatu edo, hala balitz, aurka egiteko eskubidea, Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta horri buruz aplikatu daitekeen edozein arautegitan ezarritakoarekin bat, eta hori guztia, Ergohoberi idatziz komunikatuz ondoko helbidean: Txorierri Etorbidea, 12 - 48180 Loiu (Bizkaia).