Hasiera / Ohiko galderak

Ohiko galderak

Atal honetan galderarik arruntenak aurkezten ditugu, zure zalantza ez badago ondokio aukeren artean, gure posta-helbidera idatziz jar zaitezke kontaktuan gurekin. cir@lantegi.com

Erantzunak..

01.Nola egokitzen dugu tailer bat adimen urritasuna duten pertsonentzat?

Urritasuna duten pertsonekin lan egiten dugunon arabera, Ergonomia, lantokian, antolakuntzaren eremu desberdinetan ezartzen da, disziplina anitzeko eta zeharkako teknika den heinean. Azken hau bere aberastasun handiena delarik.

Galdera zabala denez, erantzunean ergonomia adimen urritasuna duten pertsonen lantokiak egokitzeko non eta nola erabili behar den azalduko dugu:

- Lantokiaren diseinuan kontuan hartuko dugu zein baldintza bete behar diren adimen urritasuna dutenek bertan lan egin ahal izateko eta nola berrantolatu edo sekuentziatu behar dugun egingarria izan dadin.

- Pertsona lanpostuan sartzean. “Ataza pertsonari egokitzeko profilen metodoa” erabiltzen dugu. Honekin, ataza aztertzen da, pertsona aztertzen da, erabakitzen da posible ote den egitea eta aldagarri defizitarioetan lan egiten da.

- Ataza egiten den bitartean: pertsonaren osasuna kalte dezaketen alderdiak aztertu behar dira, arriskuen ebaluazioa burutuz. Gainera, lan-eremua modu globalean ikusi behar da, lanpostuaz haruntzago: zentrora ailegatzea, espazioen erabilerraztasuna, nola jokatu larrialdietan, ebakuazioa, espazio komunak, jangela, jantzigelak…

- Gainera, erakundearen beraren kudeaketa tresna erabiliko dugu: ikuskaritzak, ekintza zuzentzaileak… Garapen sozio-laboraleko ekintzetan, ergonomia azpimarratuko dugu: formazio egokitua, zamak manipulatzea, norberaren babeserako ekipoen erabilera, gimnasioa, etab.
Adimen urritasuna duten pertsonekin 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin burututako dokumentazio hau irakur dezakezu. Guztia doan deskarga dezakezu webgunetik:

- “Ataza pertsonari egokitzeko profilen metodoa” 2. edizioa, 2004an berrikusia

- Praktika onen sistematizazioa Okupazio-Zentroan. 2005. Hemen, lantokian ergonomia aplikatzen duten zenbait praktika deskribatzen dira, baliogarri izan dakizkizuke, agian.

- Ergohobe: Urritasuna duten pertsonen lantokia egokitzeko gida ergonomikoa. 2008. Lantokiak egokitzen daukagun esperientzia biltzen du.

- Album honek Ergohobe programaren garapena erakusten du. 2008. Lantokiak egokitzeko programa nola burutzen dugun azaltzen du eta egindako egokitzapenen irudiak erakusten ditu.

- FACTS 53: Urritasuna duten langileen segurtasun eta osasuna bermatzen ditu. Laneko segurtasun eta osasunerako Europako Agentzia.


02. Zer dira Praktika Onak?

Egiteko edo egiten jakiteko modu bat da, gure zentroen eguneroko praktiken alderdi bat da, zentro bakoitzean intentsitate handiago edo txikiagorekin egiten dena eta “ondo egina” esaten dugunean zertaz ari garen adosten laguntzen duena.


03.Zer da diseinu unibertsala? Zer da “guztiontzako diseinua”?

Diseinu unibertsala estrategia bat da, eta honen helburua da inguru eta produktu desberdinak jende guztiarentzat erabilerrazak, ulergarriak eta erabilgarriak egitea da Diseinu unibertsalaren kontzeptuaren asmoa da guztion bizitza erraztea. Ezaugarri hau modurik independiente eta naturalenean jorratu beharko litzateke, kostu gehigarririk gabe edo kostu minimo batekin eta egokitzapen edo diseinuko irtenbide espezializaturen beharrik gabe.

Halaber, espazio, ingurune eta produktuak sortzeko estrategiari dagokio, erabiltzaile gehienek erraz eta modu eraginkor batez erabil ditzaten.

Guztiontzako diseinua gure hiztegira sartu den azken terminoa da eta, gaur egun, profesionalen artean erabilera zabalena daukana. Beraz, normalean erabiltzen diren “erabilerraztasun integrala”, diseinu unibertsala” eta “diseinu inkluientea” terminoek, “guztiontzako diseinua”k duen esanahi berbera daukate.


04.Zer da ergonomia?

Lantokiak personentzat egokitzeko diziplina zientifikoa da, eta honen helburua da erosotasuna, segurtasuna eta osasuna hobetzea. Horregatik deitu izan zaio “erosotasuneko zientzia”.

Ergonomiak, urritasuna duten pertsonen lan-integraziora aplikatzean, lan-tokien egokitzapena bilatzen du, horien erabilerraztasuna sustatuz. Halaber, urritasuna duen pertsonaren babesa ere ahalbidetzen du, lan-baldintzak hobetuz.


05. Zein dira egungo esperientziak lan-tokien egokitzapenerako metodologiei dagokiela?

ERGO DIS. ERGO OFI: IBV metodoa. La-baldintzen ikerketa eta ebaluazio ergonomikoa egiteko metodoa da, pertsona-lantokia egokitzapena eta lan-arriskuen prebentzioa konbinatzen dituena. Egokitzapen hori ikertzeko orduan, langilearen iritzia hartzen da kontuan. ERGO DIS eta ERGO OFIren bidez lantokiak diseinatzen dira, pertsonaren ezaugarriei egokitzen zaien enplegua hautatzen da eta aurreko enplegura bueltatzea ebaluatzen da. Programak datu-basea ere badauka, egokitzapen-irtenbideei buruzko aholkuekin.

ERGOHOBE Garapen sozio-laboralari aplikatutako teknologia. Lan-tokien eta lanaren antolakuntzaren egokitzapen ergonomikorako proiektua. Honen helburua lantokiak egokitzea da eta urritasuna duten pertsonak kontuan hartuz, oztopo arkitektonikoak ezabatzea. Egun, proiektuaren zabaltze bat garatzen ari da, EGOHOBE BANAKA izenekoa, honetan, lehen modu orokorrean aplikatzen zen garapen sozio-laboralari aplikatutako orientazioa, pertsonaz pertsona garatuko da hemendik aurrera.

PROYECTO ADAPREC. Proiektuak bi helburu nagusi ditu: lantokiaren egokitzapenari buruzko aholkuak biltzen dituen datu-base baten garapena eta industria eremuko lanpostu adierazgarri batzuen analisia, dagozkien egokitzapenak ezartzeko asmoz.


06.Zer bete behar dut urritasuna duen pertsona batentzako lokal erabilerraza izateko?

Lan-zentroetako instalazioen moldapenak DALCO araudiaren jarraibideak kontuan hartuko ditu

DALCO araudia ,erabilerraztasuna globala bermatzeko bete behar diren oinarrizko betebeharrak ezartzen dituen araua da. DALCO izena deanbulazio, atzemate, kokapen eta komunikazioaren akronimoa da, ingurune, produktu edo zerbitzuei aplikatuta.

Lantegi Batuak-ek “Zehaztapen ergonomikoen Orria” garatu du, bertan, erabilerraztasun eta erosotasuneko gutxieneko betebeharrak zehazten dira eraikin eta lokal berrien diseinurako edo instalazioen berrikuntzarako. Proiektuan errespetatu behar diren arau teknikoak osatzen ditu, Lantegi Batuak Fundazioaren kolektibo desberdinen esperientzia bilduz, abian jartzean, erabiltzean eta aurreko urteetan abian jarritako instalazioak egokitzean.


07.Katalogoan agertzen diren laguntza-produktuak urritasuna duten pertsonentzat dira soilik?

Laguntza-produktuak urritasuna duen pertsona baten lantokia egokitzeko orduan laguntza ematen duten euskarri bat dira, baina, urritasunik ez duten pertsonentzat ere lagungarri izan daitezke.

UNE-EN ISO 9999ren arabera: Urritasuna duten pertsonentzako laguntza-produktuak. Sailkapena eta terminologia, “laguntza-produktuak dira, beren beregi fabrikatu edo merkatuan dagoen edozein produktu (gailuak, ekipoak, instrumentuak, teknologia eta softwarea barne), urritasunak eta parte hartzeko mugak prebenitu, konpentsatu, kontrolatu, ezabatu edo neutralizatzeko laguntza ematen dutenak.

Oharra: ISO 9999 4. edizio honetan, “Laguntza-produktua” terminoak “Laguntza Teknikoak” ordezkatzen du.


08. Zer dira laguntza-produktuen mailegu eta alokairu-zerbitzuak?

Merkatuan dauden laguntza-produktu desberdinak erosi, alokatu edo maileguan hartzeko aholkularitza ematen duten zerbitzuak dira.

Lantegi Batuak-ek, Laguntek zerbitzuaren bidez, egokitutako altzarien alokairua, mailegua edo lagapena ahalbidetzen du eta behar diren laguntza-teknikoak ere bai.


09.Nolako tratua izan behar da adimen urritasuna duten pertsonekin?

Hizkuntza erraza erabiliko dugu, termino teknikoegirik gabea, esaldi motz eta egitura gramatikal errazekin.

Beharrezkoa balitz, errepikatu egingo dugu esandakoa modu desberdinez zenbait alditan.

Hitzik gabeko hizkuntzak lagundu behar dio diskurtsoari eta argia izan behar da (haserrea erakutsi, etab.)

Komunikatzen dena ulertu den ala ez egiaztatzen joango gara etengabe.


10.Nola erraztu komunikazioa pertsona gor batekin?

Hitz egitean erritmo pausatu eta lasaia erabiliko dugu, artifizial edo gehiegizkoa izan gabe. Beste pertsonari utzi behar diogu bere ideiak azaltzen, hitz egiten duen bitartean, berarekin hitz egin edo moztu gabe.

Komunikazioa erosoago eta errazagoa izan dadin, ikuste-laguntzak erabiliko ditugu, hala nola: - ezpainen irakurketa hurbiletik izan dadin beti, aurrez aurre, errepikapenekin.
- Nahikoa argi egon dadin.
- Ahoa ezerekin estali gabe eduki.
- Lagundu hizkuntza aurpegiko keinuez.
- Marrazkiak airean.
- Marraztu paperean, planuak, argazkiak,..


11.Nola egokitu krisi epileptikoak jasaten dituen pertsona baten lantokia ?

Krisi epileptikoa gertatzen denean, ondoko arrisku hauek ager daitezke:

- Erortzeko arriskua: neurri prebentibo gisa, egonkortasun handiko lan-aulkia erabiltzea gomendatzen da, bizkarreko altua, lan-mahairaino altuera doitzeko aukera ematen duena eta besoekin.

- Buruan kolpatzeko arriskua: objektuekin ez kolpatzeko, lan-tokitik hurbil egon daitezkeen ertzetan babesak jartzea aholkatzen dugu eta larruzko kaskoa erabiltzea, pilotan edo errugbian erabiltzen direnen modukoak.