CIR proiektua, Ehlabe Baliabideen Zentro Integrala nEUK
Definizioa
EAEko 2007-2013 Programa Operatiboa, EHLABE Baliabideen Zentro Integrala.
Egoera
Aktiboa
Proiektu mota
Berrikuntza urritasuna duten pertsonen garapen sozio-laboralean eta enpleguan
Proiektuaren orria
www.ehlabe.orgIkerketa-eremuak
1. Merkatuen azterketa
- Jarduera: industria-eremutik zerbitzuen sektorera igarotzea.
- Urritasuna dutenak enpresa arrunt batean laneratzeko aukerak aztertzea.
2. Egokitzapen-programa lantokian.
- Pertsonalizatutako garapen-plana.
- Laguntza-teknologiaren zerbitzu integrala.
3. I+G+b sozio-teknologikoa.
Burutzapen-aldia
2007-2013
Finantzaketa
Europako Funtsa Sozialarekin batera %50ean finantzatuta. Beste finantzakide batzuk: - Eusko Jaurlaritza. - Bizkaiko Foru Aldundia. - Gipuzkoako Foru Aldundia. - Vital Kutxa
Deskripzioa
Azterketa kuantitatiboa
2009ko burutzapen-adierazleak eta emaitzak:
- Kontratatutako pertsona kopurua: 119 (G:75, E:44)
- Onuradunen kopurua: 1.193 (G:744, E:449)
Analisi kualitatiboa
Operazioa: Gizarteratze eta laneratzerako ibilaldi integratuak.
2009an zehar, 700 enpresa baino gehiago bisitatu ziren, haietatik %70ek zerbitzuen sektorean jarduten dute. 1.193 pertsona onuratu ziren gizarteratze eta laneratzerako ibilaldi integratuen barruan kokatutako ekintzekin. Honek 2008ko onuradunen kopuru osoarekin alderatuta %7ko gehikuntza dakar. Garapen teknologikoaren eremuan, ondoko proiektu hauek finkatu dira:
- Presentzia kontrolatzeko sistema.
- Ergohobe Zentroa.
- VIRCAP Proiektua.
- NINTENDO EPI’s aplikazioa.
Operazioa: Ikasketak, ikerketak eta ebaluazioak.
Eragiketa honek helburu bikoitza du: alde batetik, 2008-2018ko tartean, enpleguaren joera ebolutiboa eta urritasuna ikertzea, Euskadin, eta bestetik, merkatu berriak aztertzea, zeinaren helburua izango baita alternatibak eta enplegu-arlo berrietarako merkatu-hobi berriak topatzea urritasuna duten pertsonentzat.